LH5 ZIRKUOLAN

2024-05-21

LH 5. mailakoak zirkuolara bertaratu ziren zirkuan egiten diren hainbat ekintza ezagutzera eta egiten ikastera. Ikasleek primeran pasa zuten eta irakasleek ere. Oso ekintza polita burutu zuten.

DBH 2 KOAK AMAIURREN

2024/05/10

DBH 2ko ikasleak joan den Maiatzak 10ean AMAIURera joan ziren.  Bertan Euskal Herriko Erdi Aroko Historiako zatitxo bat ezagutu zuten. Eguraldi bikanaren laguntzaz egun zoragarria pasa zuten.

 IKUSI HEMEN ARGAZKI GEHIAGO

KUXKUXERO IRRATIKO ITSAS FESTIBALA

2024-05-17

Aste honetako Kuxkuxero irratiko saioa Itsas Festibaleko haizez beterik etorri da. Itsas ontzien maketak, eskulanak eta marrazkiak eskatu, eta begira zer nolako erakusketa montatu dugun. Karmengo Amako ikasleak artista bikainak dira!

AKROSPORT

2024-05-10

Joan den ostiralean LH3ko lagunek ikuskizun bikaina eskaini ziguten. Gorputz heziketa eta taldelana  uztartuz, prestatutako akrobaziekin emanaldi ederra oparitu ziguten. ARGAZKIAK

ITSAS FESTIBALA PASAIAN

2024-05-10

Gure eskolako LH1 eta LH2ko ikasleak Itsas festibala bisitatzera joan ziren aurreko ostiralean. Bertan antolatzaileek eskainitako ekintza eta tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten, eta nola ez, gure ondarea den portua eta itsas kultura hobeto ezagutzeko. ARGAZKIAK

 

 

LH3-KOAK KUTXAESPAZION

Asteartean, 3. mailako ikasleak Kutxaespazion egon ziren. Unibertsoko proiektuarekin lotutako irteera bat izan zen eta asko disfrutatu zuten Eguna bukatzeko, Zubietako frontoira joan ziren. Argazkiak

2.DBHkoak PAGOETAN

2024/05/03

Pasa den ostiralean, DBH 2-ko ikasleekin Aiako Iturraran parkera joan ginen. Bertan, aintzinako zenbait lanbideei buruz hitzegiteaz gain, Agorregiko burdinola eta errota hidraulikoak bisitatu genituen.

Eguraldi zoragarriaz baliatuz, inguruko paisaiaz gozatzeko aukera izan genuen.

HEMEN ARGAZKI GEHIAGO

 

LH2-KO IKASLEAK LURRASKAN

LH2ko lagunek hiru egun pasa dituzte Lurraskan, Urdaibai Erreserba Biosferan kokatua dagoen ingurumen zentroan. Hainbat tailer egin dituzte baserriko lanaren inguruan ikasiz eta naturaz gozatuz. Esperientzia aberasgarria eta zirraragarria izan da.

SAN MARKO OPILA IRRATIAN

Eskualdeko ohiturak gogoratzeko eta indartzeko, San Marko opila izan dugu aste honetan Kuxkuxero irratiko erronkaren protagonista. LHko geletatik eskulan ederrak baino ederragoak iritsi ziren.

LIBURUAREN EGUNA

Joan den asteartean, apirilak 26, Liburuaren Eguna ospatu genuen. Ikasleek Ipuin zirkuituaz gozatu ahal izan zuten etorri ziren guraso eta bolondresei esker, hizkuntza ezberdinetako liburuak baliatuz. Hementxe argazki batzuk

SERIGRAFIA TAILERRA 3 ETA 4 DBH

2024-APIRILA

3 eta 4 DBHko ikasleak TABAKALERAra joan ziren serigarfia estudioa ezagutzera

Espazioa bisitatu  eta proiektua zehatz-mehatz ezagutu zuten, pasarte dibertigarriak ere izan ziren.

Lantokia sakonki ezagutzeaz gain, teknika ikasi eta aplikatuko zuten. Horretarako, serigrafia-prozesu osoa egingo zuten: diseinua esku artean zutela, kamiseta batera pasatzeko behar diren urrats guztiak egin zituzten. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak etxera eraman zuen estanpatutako kamiseta.

Teknika ikusgarria eta aldi berean polita da serigrafia, momentu ederra pasa zuten!

IKUSI HEMEN ARGAZKI GUZTIAK

LH4-KO IKASLEAK LABORATEGIAN

Aste honetan LH4ko lagunak laborategian egon dira. Bertan, bokazio zientzifikoa sustatze bidean, ikerlarien modura mikroskopioko behaketak egin zituzten. ARGAZKIAK

AGRUPACIONES ESCOLARES EN KARMENGO AMA. 11-12 DE ABRIL

Karmengo AMa IPI participa en el programa Agrupaciones escolares, un programa del Ministerio de Educación y Ciencia que tiene como objetivo fomentar las colaboraciones entre centros y facilitar intercambios entre diferentes territorios. Nuestro proyecto gira en torno a las Comunidades de Aprendizaje y colaboramos con varias escuelas que comparten este carácter: Escola Casablanca (Sant Boi de Llobregat), CEIP Mario Benedetti (Rivas Vaciamadrid), CEE Virgen de la Esperanza (Cheste) y CP Carmen Ruiz Tilve (Oviedo).

 

En febrero tres participantes de la escuela tuvimos la oportunidad de visitar la Escola Casablanca y recogimos nuevas ideas para ponerlas en práctica también en nuestra escuela. Esta vez hemos recibido la visita de miembros de todas las demás escuelas. Durante dos días hemos tenido la oportunidad de dar a conocer nuestras buenas prácticas, metodología y desarrollo curricular, así como de tomar ideas de ellos. Ha sido muy enriquecedor para todos y queremos dar las gracias a profesores/as y alumnos/as por su implicación y el recibiento que les hicieron a nuestras invitadas, ¡se fueron muy-muy contentas!

 

KORRIKA

Gure eskolako ikasle, guraso, irakasle eta langileek bat egin genuen Korrikarekin. Ostiralean parte hartu genuen Korrika Txikian Pasaia Lizeoko lagunekin batera, eta larunbatean Korrika Ofizialean. Dbhko ikasleek eraman zuten lekukoa, pankarta eta guzti, aurtengo aldarrikapenarekin bat eginez. Oso ziragarria izan zen! Argazki eta bideoak hemen. (Bideoak kalitate hobean ikusteko, lehenbizi deskargatzea komeni da).

 

DBH 4.MAILAKO IKAS-BIDAIA

2024ko Martxoak18tik-21era

DBH 4. mailako ikasleek TENERIFEN egon dira IKAS-BIDAI zoragarrian. Primeran ibili dira!!!!!!!

GOSARI OSASUNGARRIA

2024/03/22

Gaur gure ikastetxeko ikasle guztiak, ohitura onak zabaltzeko asmoz, GOSARI OSASUNGARRIA egin dute. ON EGIN!!!!!

PASAIA PORTUKO LONJARA BISITA

2024/03/15

DBH 3. mailako ikasleek Martxoak 15ean PASAIA PORTUKO LONJA bisitatu zuten. Lehen Sektorea bertatik bertara ezagutu zuten

           

LH5 AÑARBERA BISITA

Artelatzek antolatuta, Añarbeko araztegia ikustera joan ziren LH5eko lagunak.

 

LH4 ARANTZAN

LH4ko ikasle eta irakasleak Arantzako aterpean pasa dituzte hiru egun. Primeran ibili dira naturaz disfrutatzen.

MARTXOAK 8

Gaur Nazioarteko Emakumearen Egunaren aldarrikapenarekin bat egin dugu eskolan. "Zuetaz harro" leloaren inguran egindako hausnarketa eta lanak hemen ikusgai.

 

4 DBH_ NOBEL SARIDUNEKIN SOLASEAN

Urrian

Pasa den urrian DBHko ikasle batzuk Victoria Eugenia antzokira joan ziren Physics Center (DIPC) zentroak antolatuta, 2023ko "Passion for Knowledge (P4K)" zientzia-jaialdira. Topaketa hauen helburu nagusia, hain zuzen, gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea da. Horretarako, zientzia eta teknologia arlo desberdinetako profesionalekin zuzenean hitz egin, galdetu eta trukatzeko espazioa izan zuten. Horien artean Pedro Miguel Etxenique (Donostia International Physics Centerreko zuzendaria) eta Maria Vallet-Regí (Biomaterialak, Rey Jaime I saria 2018an,Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea (UCM) CIBER-BBN) NOBEL SARIDUNArekin, solasen aritu ziren.IKUSI HEMEN ARGAZKI GEHIAGO

 


 

 

EMAKUMEAK ZIENTZIAN

2024/03/07

Martxoak  7an, Itxaso Calafel, Polymateko ikertzaile pasaitarra eta EHU ko KIMIKA fakultateko irakaslea, 3 DBH-ko Fisika-Kimikako saioan eskolara etorri da hitzaldi bat ematera. “Emakumeak zientzian 2024”  programaren barnean dagoen ekintza bat da.   Helburu nagusia emakume zientzialarien lana ikastetxeetara hurbiltzea, haien lana ikusarazteko eta ikasleengan bokazio zientifiko-teknologikoak pizteko.

 

ITSAS-HONDAKINEN ERRONKA

2024/03/06

Martxoaren 6an, 3. DBHko ikasleek eta 4. DBHko Kultura zientifikoa egiten duten ikasleek irteera egin zuten Zurriola hondartzara. Irteeraren helburua herritar zientzian oinarrituta, hondartzako mikroplastikoen analisia burutzea izan zen. Hondartzan aurki daitezkeen mikroplastiko desberdinak sailkatu zituzten eta egon daitekeen mikroplastikoen kontzentrazioa kalkulatu zuten. Eguraldia lagun, ikastetxera buelta oinez egin genuen.                              

 

   

LH5EKO IKASLEEK SORTUTAKO POLTSA EDERRAK

Aquí podéis ver el resultado de las bolsas diseñadas en los talleres de arte por los alumnos de LH5. Ellos han llevado a cabo todo el proceso: diseñar, pintar, coser y crear. ¡Además de chulísimas, son ecológicas! ¡Menudos artistas!

EGUN OLINPIKOA

1,2 eta 3 DBHko ikasleek Anoetako kirol gunean pasa zuten goiza Elkarbizitza lantzeko, erronka fisikoei aurre egiteko, hobetze- eta erresilientzia-jarreraz, betiere autonomia eta hazkunde harmonikoa garatzeko ikuspuntu organikotik, kognitibotik, afektibotik eta sozialetik