KARMENGO FESTA 2022
Ekainak 21ean, asteartea, ikasturteari agur esateko, egun polita antolatu dugu, jarduera desberdinekin. Goizean, gelan ospatuko dugu, eta arratsaldean, Guraso Elkarteak antolatuta, puzgarriez eta bestelako jarduerez gozatuko dugu.
EGITARAUA ARGAZKIAK
DBH2 SURFAN
Astelehenean DBH 2-ko ikasleak surf ikastaro bat jaso zuten Donostiako Zurriola hondartzan.
Primeran ibili dira denak!
Eguneko argazki guztiak hemen ikusgai.
DBH2 LIZARRAN
Aurreko astean DBH 2-ko ikaslean Lizarran izan ziren 3 egunez. Bertan, abentura parkea, eskalada, kayak, ginkaka eta abarrez disfrutatzeko aukera izan zuten. Gainera, eguraldiak lagunduta igerilekuaz ere gozatu zuten.
Hemen momentu onenak biltzen dituen bideoa:
ZIENTZIA TAILERRA
Aurten Zientzia Tailerrean ikasleek esperimentu oso interesgarri eta dibertigarriak egin dituzte.
Hemen horietako hiru bildu ditugu: elefanteentzako hortzetako pasta, suge beltza eta ur kohetea.
MATER MUSEOA
Aurreko Maiatzak 6an DBH 1eko ikasleak Pasaiako Mater Museora joan ziren.
Bertan "ITSAS EKOSISTEMAK" izeneko tailerrean parte hartu zuten, Pasaiako itsas inguruneko flora eta fauna aztertuz eta identifikatuz.
Hemen dituzue irteerakok argazki guztiak
DBH2-KO IKASLEAK IRRISTAKETAN
Hainbat astetan DBH2ko ikasleak irristaketa gaia landu dute Gorputz Hezkuntzan.
Hamaika eroriko, izerdi eta saiakeraren ondoren ikasleek maila bikaina dutela erakutsi dute.
Hemen horietako hainbat momenturen bideoa.
ADI, HEDATZE PROGRAMAREN BOZKETA!
DBH 3koak IRRISARRI LAND-en
Aste honetan DBH 3.mailako ikasleak Irrisarri Land-en izan dira bi eguneko txangoan.
Bertan, honako jarduerak egin dituzte:
- 3 tirolina, horietako bat 900 m luzerakoa.
- Arborismoa, hau da, zuhaitzen enborren tartean eraikitako zirkuitutik ibiltzea.
- Zentzumen zirkuituak: itsuak eta haien gidariak izango balira bezala ibiltzea eta oinutsik ibiltzea lurzoru desberdinen gainean
- Interpretazio ibilbidea: Irrisarri Land-en dagoen jauregiaren historia, bertako animaliak, aintzinako ikaztegiak, txondorren historia eta eraikitzeko teknikak ezagutu eta zubi tibetarra gurutzatu.
- Basoan barrena ibilbide bat egin gauez linterna eta frontalekin.
- Ur jokoak
Primeran pasa zuten denak!
LIBURUAREN EGUNA 2022
Maiatzak 4 eta 5ean Liburuaren Eguna ospatu genuen ikastetxean. Ipuin zirkuitua antolatu genuen eta ikasleek ipuinak hizkuntz desberdinetan entzuteko aukera izan zuten: euskaraz, gazteleraz, galegoz, ingelesez eta errumanieraz. Ipuin kontalari gisa ikasle batzuen senideak, DBHko ikasleak eta bertako langileak izan genituen. Mila esker denoi egun berezi honetan parte hartzeagatik!
KORRIKA 22
Ostiralean, hilak 8, Korrika Gaztea eta Korrika Txikia ospatuko genituen. Korrika ofiziala goiztiarra izan zen eta Trintxerpetik igandean pasa zen goizeko 5etan. Hemen dituzue argazkiak eta bideoak. Korrikaren antolatzaileek Trintxerpen egindako bideoa bidali digute. Arantxa Eguzurain haur hezkuntzako irakasleak, Loli García jangelako begiraleak eta Argoitz Martínez DBH4ko ikasleak eraman zuten lekukoa Karmengo Amaren izenean.
GOSARI OSASUNGARRIA
Aste Santuko oporrei hasiera emateko gosari osasungarria antolatu genuen eskolan. Elkarrekin gosaldu genuen ikasleak, irakasleak... dena primeran!
DBH4 IKAS BIDAIAN
Aste honetan DBH4ko ikasleak hainbeste itxaron duten ikas bidaiaz disfrutatzen ari dira.
Primeran pasatzen ari dira Bartzelona eta Salou inguruan!
DBH1A IÑAUTERIKO LEHIAKETAREN IRABAZLE
Martxoaren 4ean eskolako iñauterietako festan DBHko ikasleen artean dantza lehiaketa antolatu zen.
Begira zein dantza politak prestatu zituzten!
Bertan, DBH 1A gelakoak dantzari apartak zirela erakutsi eta sari gisa BUBBLE FUTBOL saio bat irabazi zuten!
Hemen ekintzaren bideoa:
LH 3 ORION
LH 3ko gelak Orioko Txurruka aterpetxean pasa dituzte 3 egun. Menditik bueltaxka, piraguan ibili... Zein ondo pasa duten!
6. MAILA - IRRISARRI LAND
LH 6 gelak egun batzuk pasa dituzte Irrisarri Landen. Primeran egon dira! Argazkietan ze ondo pasa duten ikusteko aukera duzue.
Eta hurrengo astean LH3ko gelen txanda izango da, Oriora joango dira. Ondo pasa!
EMAKUMEEN EGUNA 2022
Gaur, martxoak 8, NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNA ospatuko dugu eskolan. Gaur eskolako kolore nagusia morea izango da.
DBH 2. mailako ikasleak Txuri Urdin izotz jauregian goiza pasa zuten eta primeran ibili ziren. Hemen duzue grabatutako bideoa.
INAUTERIAK 2022
Ospatu ditugu gure inauteriak!!. Umorez eta alaitasunez beldurrari aurre egin diogu! Hemen dituzue ateratako bideo eta argazkiak. Disfrutatu!
ZORRIAK ESKOLAN!
Dakizuenez, zorrien bisita izaten dugu tarteka eskolan. Hemen dituzue zenbait aholku zorriei eta bartzei aurre egiteko:
ZORRIAK: BURUKO MIN TXIKI HORIEK
MATRIKULA 22-23 IKASTURTEA
22-23 ikasturterako aurrematrikula epea urtarrilak 17tik 28ra egongo da irekita. Informazio gehiago hurrengo estekan:
Santo Tomas egunean atera genituen argazkiak eskura dituzue hurrengo esteketean. Disfrutatu egun berezi hauetan eta urtarrilak 7an berriro ikusiko dugu elkar. Urte berri on!
HHATIK DANTZA DBH 3
Haatik Dantza Taldearen eskutik DBH3 geletako ikasleek dantza saioak jaso dituzte. Primeran pasa zutela argi kusten da hurrengo estekan duzuen bideoan.