ORDUTEGIA:

 

Haur eta Lehen Hezkuntza 1go eta 2. mailak: 12:30 - 13:30

 

Lehen Hezkuntza 3., 4., 5. eta 6. mailak: 13:30 - 14:30

 

DBH: 14:45-15:15

        

PREZIOA:

 

Ohikoak: 82 € hilero 

Ez ohikoak: 5,20 € egunean

 

Prezioak orientagarriak dira.

JANGELAKO ARAUTEGIA

  • Euskara izango da komunikazio hizkuntza.
  • Goizez bakarrik gaudenean honako ordutegia izango dugu jangelan:

 

 

  • Begirale bakoitzak talde baten ardura izango du ikasturte osoan zehar eta hiruhilero ikasle bakoitzeko ebaluazio informea osatuko du.
  • Bazkaltzeko denboran tonu baxuan hitz egingo dugu.
  • Mahaitik altxatzeko begiralearen baimena eskatu behar dute ikasleek.
  • Janariarekin jolasten hasten badira (urarekin, ogiarekin…),  jaso edo garbitu beharko dute. Betetzen ez badute, jangela garbitzen geratuko dira.
  • Ikasleren batek zerbait nahita puskatzen badu (sardexka, platera…), hurrengo egunean 1 € ekarri beharko du eta jangelako arduradunari eman.
  • Jangelako orduetan (HH-LH: 12-30-14:45; DBH: 14:30-15:15) ikasleek debekatuta dute eskola eremutik ateratzea.
  • Ikaskideak, jangelako begiraleak zein sukaldeko langileak errespetuz tratatuko dituzte.
  • Horrela egin ezean eta falta 3 alditan errepikatzen bada, familiari idatzizko 1go oharra bidaliko zaio.
  • Jarreran aldaketarik ez badago eta beste 3 alditan errepikatuz, familiak 2. oharra jasoko du eta 3 egunetan ezin izango du jangela zerbitzua erabili.
  • Familiak 3. oharra jasoz gero (beste 3 falta larriren ondorioz), ezin izango du jangela zerbitzua erabili ikasturte amaiera arte.