EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEA

Karmengo Ama IPIk lan handia egiten du ikasleek euskara bereganatu eta euskaraz aritzeko erraztasuna lor dezaten, BAINA EZ DA NAHIKOA.

Urte osoa eta eskolan pasatzen dituzten orduak kontuan hartuta, ikasleek uste baino kontaktu gutxiago dute euskararekin. Gainera, entzun bai, baina ERABILI GUTXI egiten dute ordu horietan.

Horrenbestez, eskolak  MUGAK dauzka ikasleen euskararen erabilera sustatzeko. Euskara indartzeak haien ibilbide akademiko guztian eragin positiboa izango duenez, muga horiek gainditzea garrantzitsua da. Horretarako, gurasoek ERE asko egin dezakezue seme-alabek euskara maita eta erabil dezaten, zuek euskaraz jakin ala ez.

Jarraian ikusiko dugun bideoko testigantzek argi adierazten digute hori.
 

ETA ORDUAN, ZER EGIN SEME-ALABEI EUSKARAZ EGITEN LAGUNTZEKO?

Hurrengo bideoan aurkezten dizkigute hainbat baliabide.

 

Baliabideen zerrenda ikusteko, klikatu hemen.