LIBURUAK AUKERATZEKO LITERATUR SAIO BEREZIAK

Azaroaren zehar DBH 1. eta 2. mailako ikasleek literatur saio bereziak izan dituzte Ainhoa Mariezkurrena pasaiar gazteak dinamizatuta. Hainbat aukeren artetik, gela bakoitzak irakurketa liburu bana hautatu du, ikasturtean zehar irakurtzeko.

Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean antolatutako ekintza da eta irakurzaletasuna sustatzea du helburu.

Saioak Trintxerpeko liburutegian izan dira, hemen argazki batzuk ikusgai.

  

A20 - HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEEN NAZIONARTEKO EGUNA

Azaroaren 20an Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazionarteko Eguna ospatzen dela eta, ostiralean ekintza desberdinak burutu ziren ikastetxean.

Hemen, DBHko ikasleak jolasorduan egindako ekintzen argazkiak.

50/50 PROIEKTUA SARITUTA

5 urte pasa dira dagoeneko eskolako energia aurrezteko asmoz, 50/50 proiektua martxan jarri zenetik. Bertan, lantalde bat eratu zen eta ikasle, irakasle, udal teknikari, udal mantenu langile eta energia aholkulariak elkarrekin lan egiten dute eskolan hobekuntzak egiteko.

Aurreko astean proiektuan parte hartzen duten Oarsoaldeko eskolak Lezon burutu zen ekitaldira joateko gonbidapena jaso zuten. Gure ikastetxetik ikasle arduradunak eta bi irakasle bertaratu ziren. Han, aurreztutako diruaren txekearekin sarituak izan ziren eta poz pozik bueltatu ziren ikastetxera.

Hemen, orain arte hartutako neurriak biltzen dituen bideoa duzue ikusgai.

Gainera, Diario Vasco-n ere ekitaldiaren berri eman zuten. Hemen uzten dizuegu bertan jarritako argazkia eta argitaratutako berri osoa irakurtzeko aukera.

Diario Vasco-ko berria

 

BIZITZA ZIENTIFIKOEN 11.TOPAKETA

Urriaren 24ean DBH 4.mailako ikasleak Eureka! Zientzia Museoak antolatutako Bizitza Zientifikoen 11.topaketara joan ziren.

Bertan, ikasleen bokazio zientifikoa sustatzearren zientzia eta teknologia arlo desberdinetako profesionalekin zuzenean hitz egiteko aukera izan zuten.

Primeran pasa zuten guztiek!

Hemen irteerako argazki guztiak ikusgai.

 

ESKOLAREN AZTARNA

Gurean DBHko irakasle den Zigor Garcia artistaren lana, jada ikastetxeko horman dago jarria. Ikastetxea osatzen dugun partaide guztion bostekoez bustinean egindako piezekin osatutako lan bat da. Ikasleek, irakasleek, sukaldariek, begiraleek,... bustin zati bat eskuan hartu eta ondokoari eskua ematean, bakoitzaren arrastoa jaso dugu, pieza bakarra sortuaz, gero Zigorren artearekin, ikastetxeko aniztasuna kolore ezberdinekin adierazita lan honetan isladatuta gelditu direnak. Eskerrik asko Zigor, ederra lana!!!

Arte lanaren prozesuan zehar egindako argazki guztiak hemen ikusgai.

 

 
 









 

Hemen artelanari buruz Zigorri egindako elkarrizketa irakur dezakezue:

  • Nola sortu zen proiektua?

Aurreko ikasturtean horrelako proiektu bat sortzeko baldintzak sortu ziren. 90.hamarkadan Karmengo Ama eskolak San Pedroko arte tailer gaztetxeari zeramikazko labe bat eman zigun. Zoritxarrez, elektrizitate kontuak zirela eta, ez genuen inoiz erabili eta San Pedroko udaleko lokal batean ahaztuta gelditu zen.

Ikastetxean lanean hasi nintzenean eta plastikako gela moldatzen hasi ginenean, labea berrezkuratu egin genuen eta martxan jartzea posible izan zen.

Iaz, labearekin proiektutxoren bat egiteko grina piztu zitzaidan. Egoera horretan ere, beste pizgarri batzuk ere bazeuden. Bigarren Hezkuntzako irakasleek eskolako beste etapekin egunero pasiloetatik topo egiten dugn arren, nolabaiteko distantzia sentitzen genuen. Eta harremana estutzeko asmoz, eskola osoa elkartzen zuen zerbait egitea bururatu zitzaidan.

  • Nork hartu du parte?

Eskolako partaide guztiek hartu dute parte, ikasle, irakasle, zuzendaritza, sukaldari, begirale, udaletxeko langile, garbitzaile... guztira 500 pertsona baino gehiagok.

  • Zein izan da zure inspirazioa?

Gabriel Orozco artista garaikideak 1991. urtean "Mis manos son mi corazón" artelana aurkeztu zuen. Hemen obraren argazkia.















 

Honetan, buztinetan bere eskuen aztarna utziz, artistaren bihotza eta sentimenduen karga zigilatu zituen. Horren atzetik hainbat artistek irudi poetiko hori beraien lanetan erabili dute eta guk ere halaxe egin dugu.

  • Zer esanahi dauka proiektuak?

Eskolako ibilbidea egiterakoan gure izakeran eragina izango duen aztarna bat jaso, gorde eta eraman egiten dugu. Buztinez egindako lan artistiko honen bitartez, eskolari gure aztarna bueltatu egin diogu. Horretarako, buztiean zanpatuta gure eskuen zigilua utzi dugu.

  • Zein pauso eman zenituen proiektua aurrera eramateko?

Lehendabizi DBHko 2.mailakoek buztin zuria koloreztatu eta, 100 gramoko bolak eginez, partaide talde bakoitzari zegokion multzoa prestatu zuten.

Ondoren, talde bakoitzarekin proiektua aurkezteko eta gauzatzeko hitzordua lotu genuen. Eta horrela, Haur Hezkuntzako 2 urteko geletatik hasita eta Lehen Hezkuntzako gela guztietatik pasatuz, Bigarren Hezkuntzako talde guztiak bete arte. Bidean, jangelako langileak, udaletxeko langileak, garbitzaileak eta zuzendaritzako taldeak ere parte hartu zuten.

Jarraian, DBHko 2.mailakoek material hori guztia ondo zaindu, sailkatu, lehortu eta labean sartu zuten.

Tamalez, ikasturtean amaierara jo zuen eta ikasle hauek ez zuten aukerarik izan, aztarnak elkarrekin itsasi eta priektua amaitzeko. Lan hori nik bakarka egin nuen ikasturteko azken astean.

Azkenik, ikasturte honen hasierako egunetan eskolako mantenuko langileak eta nik, udaletxeko brigadako langileen laguntzarekin artelana eskolako fatxadan kokatu genuen. Eta bide batez, langile hauen parte hartzea eskertzen dugu.

Bukatzeko, lanaren karga poetikoa adierazteko, artelana olerki batez lagundu da. Bertan hezkuntzaren bitartez eskolak uzten digun aztarkaren ideia indartu da.

  • Zenbat denbora behar izan duzu proiektua garatzeko?

Aurreko ikasturteko 3.ebaluaizoa eta aurtengo kurtso hasierako ostiralak.

EUSKARALDIAREN 3.EDIZIOA BADATOR!

Kaixo!

Euskaraldiaren hirugarren edizioa badator. Hizkuntza ohituretan eragin eta euskaraz ekiteko aurtengo ariketa azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da. Bertan, hirugarrenez, ahobizi eta belarriprest izateko aukera izango dugu. Informazio gehiago jasotzeko eta ariketa kalitatez egiteko gakoak azaltzeko antolatu ditugun aurkezpenetara gonbidatu nahi zaitugu. Aurkezpenak euskaraz izango dira.

GURASOENTZAKO AURKEZPENAK

Egunak:

1. saioa: Urriak 13, osteguna (saio orokorra)

2. saioa: Urriak 20, osteguna (saio praktikoa)

Ordua: 16:30-17:30

Lekua: Gela anitza

Bertan elkartuko garelakoan, ondo izan!

Hemen aurreko edizioan parte hartu zuten gurasoen bideoak ikusgai:

  

 

  

 

 

IKASTURTE BERRIA ORDENAGAILU BERRIEKIN!

Ikasturte berria hasi dugu iada gure ikastetxean, eta aurten berrikuntza garrantzitsu batekin gatoz: ordenagailu berriak ikasle guztientzat!

Hemendik aurrera DBH-n hasitakoan ikasle bakoitzari eramangarri bat egokituko zaio DBH etapa osorako.

Ordenagailuak gelan erabili eta kargatuko dira, eta behar izanez gero, etxera ere eraman ahal izango dituzte.

Eramangarriak oso erabilgarriak izatea eta haiekin asko ikastea espero dugu!

  

 

 
 

KARMENGO FESTA 2022

Ekainak 21ean, asteartea, ikasturteari agur esateko, egun polita antolatu dugu, jarduera desberdinekin. Goizean, gelan ospatuko dugu, eta arratsaldean, Guraso Elkarteak antolatuta, puzgarriez eta bestelako jarduerez gozatuko dugu.

EGITARAUA      ARGAZKIAK       BIDEOA

DBH2 SURFAN

Astelehenean DBH 2-ko ikasleak surf ikastaro bat jaso zuten Donostiako Zurriola hondartzan.

Primeran ibili dira denak!

Eguneko argazki guztiak hemen ikusgai.

 

DBH2 LIZARRAN

Aurreko astean DBH 2-ko ikaslean Lizarran izan ziren 3 egunez. Bertan, abentura parkea, eskalada, kayak, ginkaka eta abarrez disfrutatzeko aukera izan zuten. Gainera, eguraldiak lagunduta igerilekuaz ere gozatu zuten.

Hemen momentu onenak biltzen dituen bideoa:

 

ZIENTZIA TAILERRA

Aurten Zientzia Tailerrean ikasleek esperimentu oso interesgarri eta dibertigarriak egin dituzte.

Hemen horietako hiru bildu ditugu: elefanteentzako hortzetako pasta, suge beltza eta ur kohetea.

 

MATER MUSEOA

Aurreko Maiatzak 6an DBH 1eko ikasleak Pasaiako Mater Museora joan ziren.

Bertan "ITSAS EKOSISTEMAK" izeneko tailerrean parte hartu zuten, Pasaiako itsas inguruneko flora eta fauna aztertuz eta identifikatuz.

Hemen dituzue irteerakok argazki guztiak

  

 

 
 

DBH2-KO IKASLEAK IRRISTAKETAN

Hainbat astetan DBH2ko ikasleak  irristaketa gaia landu dute Gorputz Hezkuntzan.

Hamaika eroriko, izerdi eta saiakeraren ondoren ikasleek maila bikaina dutela erakutsi dute.

Hemen horietako hainbat momenturen bideoa.

 

ADI, HEDATZE PROGRAMAREN BOZKETA!

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

DBH 3koak IRRISARRI LAND-en

Aste honetan DBH 3.mailako ikasleak Irrisarri Land-en izan dira bi eguneko txangoan.

Bertan, honako jarduerak egin dituzte:

  • 3 tirolina, horietako bat 900 m luzerakoa.
  • Arborismoa, hau da, zuhaitzen enborren tartean eraikitako zirkuitutik ibiltzea.
  • Zentzumen zirkuituak: itsuak eta haien gidariak izango balira bezala ibiltzea eta oinutsik ibiltzea lurzoru desberdinen gainean
  • Interpretazio ibilbidea: Irrisarri Land-en dagoen jauregiaren historia, bertako animaliak, aintzinako ikaztegiak, txondorren historia eta eraikitzeko teknikak ezagutu eta zubi tibetarra gurutzatu.
  • Basoan barrena ibilbide bat egin gauez linterna eta frontalekin.
  • Ur jokoak 

Primeran pasa zuten denak!

 

 

 

 
 

LIBURUAREN EGUNA 2022

Maiatzak 4 eta 5ean Liburuaren Eguna ospatu genuen ikastetxean. Ipuin zirkuitua antolatu genuen eta ikasleek ipuinak hizkuntz desberdinetan entzuteko aukera izan zuten: euskaraz, gazteleraz, galegoz, ingelesez eta errumanieraz. Ipuin kontalari gisa ikasle batzuen senideak, DBHko ikasleak eta bertako langileak izan genituen. Mila esker denoi egun berezi honetan parte hartzeagatik!

ARGAZKIAK HAUR HEZKUNTZA

ARGAZKIAK LEHEN HEZKUNTZA

KORRIKA 22

Ostiralean, hilak 8, Korrika Gaztea eta Korrika Txikia ospatuko genituen. Korrika ofiziala goiztiarra izan zen eta Trintxerpetik igandean pasa zen goizeko 5etan. Hemen dituzue argazkiak eta bideoak. Korrikaren antolatzaileek Trintxerpen egindako bideoa bidali digute. Arantxa Eguzurain haur hezkuntzako irakasleak, Loli García jangelako begiraleak eta Argoitz Martínez DBH4ko ikasleak eraman zuten lekukoa Karmengo Amaren izenean.

KORRIKA GAZTEA

KORRIKA TXIKIA

KORRIKA OFIZIALA

BIDEOA

GOSARI OSASUNGARRIA

Aste Santuko oporrei hasiera emateko gosari osasungarria antolatu genuen eskolan. Elkarrekin gosaldu genuen ikasleak, irakasleak... dena primeran!

ARGAZKIAK

DBH4 IKAS BIDAIAN

Aste honetan DBH4ko ikasleak hainbeste itxaron duten ikas bidaiaz disfrutatzen ari dira.

Primeran pasatzen ari dira Bartzelona eta Salou inguruan!

DBH1A IÑAUTERIKO LEHIAKETAREN IRABAZLE

Martxoaren 4ean eskolako iñauterietako festan DBHko ikasleen artean dantza lehiaketa antolatu zen.

Begira zein dantza politak prestatu zituzten!

 

Bertan, DBH 1A gelakoak dantzari apartak zirela erakutsi eta sari gisa BUBBLE FUTBOL saio bat irabazi zuten!

 

Hemen ekintzaren bideoa:

 

LH 3 ORION

LH 3ko gelak Orioko Txurruka aterpetxean pasa dituzte 3 egun. Menditik bueltaxka, piraguan ibili... Zein ondo pasa duten!

ARGAZKIAK

6. MAILA - IRRISARRI LAND

LH 6 gelak egun batzuk pasa dituzte Irrisarri Landen. Primeran egon dira! Argazkietan ze ondo pasa duten ikusteko aukera duzue.

ARGAZKIAK

Eta hurrengo astean LH3ko gelen txanda izango da, Oriora joango dira. Ondo pasa!

EMAKUMEEN EGUNA 2022

Gaur, martxoak 8, NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNA ospatuko dugu eskolan. Gaur eskolako kolore nagusia morea izango da.

ARGAZKIAK

DBH 2. mailako ikasleak Txuri Urdin izotz jauregian goiza pasa zuten eta primeran ibili ziren. Hemen duzue grabatutako bideoa.

BIDEO

INAUTERIAK 2022

Ospatu ditugu gure inauteriak!!. Umorez eta alaitasunez beldurrari aurre egin diogu! Hemen dituzue ateratako bideo eta argazkiak. Disfrutatu!

ARGAZKIAK         HH BIDEOA       LH BIDEOA     DBH BIDEOA

ZORRIAK ESKOLAN!

Dakizuenez, zorrien bisita izaten dugu tarteka eskolan. Hemen dituzue zenbait aholku zorriei eta bartzei aurre egiteko:

ZORRIAK: BURUKO MIN TXIKI HORIEK

ZER EGIN ZORRIAK EDO BARTZAK DAUDENEAN

ESKOLAKO ZIRKULARRA

MATRIKULA 22-23 IKASTURTEA

22-23 ikasturterako aurrematrikula epea urtarrilak 17tik 28ra egongo da irekita. Informazio gehiago hurrengo estekan:

 

MATRIKULA  22-23

Santo Tomas egunean atera genituen argazkiak eskura dituzue hurrengo esteketean. Disfrutatu egun berezi hauetan eta urtarrilak 7an berriro ikusiko dugu elkar. Urte berri on!

ARGAZKIAK

HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEEN EGUNA

Ostiral honetan egun berezi hau ospatuko dugu. Musikaz eta dantzaz gure patioak alaituko ditugu.

ARGAZKIAK ETA BIDEOA

ARGAZKI BILDUMAK

Argazki eta bideoen estekan aurki ditzakezue igotako azken bildumak. Disfrutatu!

ARGAZKIAK

BIDEOAK

HHATIK DANTZA DBH 3

Haatik Dantza Taldearen eskutik DBH3 geletako ikasleek dantza saioak jaso dituzte. Primeran pasa zutela argi kusten da hurrengo estekan duzuen bideoan.

BIDEOA