Trintxerpen inauteriek garrantzi eta ospe handia dute. Jai hauek guk eskolakoek ostiral arratsaldean egiten dugun desfilearekin hasten dira eta auzokideek garrantzi handia ematen diote kalejira honi.

Eskolan, aukeratutako gaiaren inguruan lan sakona egiten dugu, ziklo guztietan Unitate Didaktiko Kooperatibo bat programatuz.

Inauterietako gaia geletan lantzeko talde interaktiboak osatzen ditugu ziklo bakoitzeko ikasleak nahasturik. Inauterien aurreko asteko arratsaldetan kooperatiboki egiten dugu lan gela guztietan.

Inauteriak lantzeko dugun planteamendu hau oso interesgarria iruditzen zaigu, zentzu handiagoa ematen baitzaio jai honi eta haurrek hobeto ulertzen dute egiten dutena eta partaidetza handiagoarekin bizi izaten dute jaia.

Eta ezin dugu bukatu aipamen berezi bat egin gabe. Eskolan, bai irakasleek bai ikasleek egiten dugun lana bikaina izanez gero, ezinezkoa izango zen hau guztia aurrera eramatea gurasoen laguntzarik gabe. Beraz, esker mila urtero laguntzen gaituzten familiei.

Ikasturte desberdinetan egin dugun lana ikus ahal izateko, sakatu ezkerraldeko aukeretan.