ETXERAKO LANEN GARRANTZIA

Etxerako lanek norberaren denbora modu efizietean kudeatzen laguntzen diete ikasleei, baita haien autonomian sakontzen eta lan ohiturak eskuratzen.

  • Ardurak hartu

Zeregin bat burutzeak arduratsuak izatera eta modu independentean lan egitera bultzatzen ditu ikasleak. Bizitza osoan lagunduko dieten ohitura onak garatzen laguntzen die, bai ikasketetan, bai bizitza profesionalean.

  • Antolaketa

Zuen seme-alabei etxean ikasteko errutina bat sortzen laguntzeko, garrantzitsua da ordutegi bat ezartzea. Adinaren eta eskolaz kanpoko jardueren arabera, arratsaldeak eta ikaslearen denbora antolatzen lagundu dezakezue, aisialdiaz gozatzeko aukera bermatuz. Seme-alabei hobeto antolatzen laguntzeko, garrantzitsua da lanerako leku lasaia eta distrakziorik gabea eskaintzea. 

  • Laguntza

Ikasten edo etxeko lanak egiten ari diren bitartean, garrantzitsua da ez eragoztea eta ez etetea, eta, batez ere, etxeko zaraten bolumena murriztea. Haien jarduna eta egin beharrak gainbegiratzea komeni den arren, etxerako lanak egitea ikaslearen erantzunkizuna da. Ikasleak arduratu behar dira agendan apuntatzeaz, materiala kudeatzeaz eta ikasi edota lanak egiteaz. Garrantzitsua da, nahiz eta gurasoen laguntza eta jarraipena izan, haiek gero eta modu autonomoagoan egitea eta lan ohiturak barneratzea.