AURKEZPENA ETA HISTORIA

Gure eskola Pasaian dago, Trintxerpeko barrutian hain zuzen. 1947an ireki zituen ateak eta milaka pasaitarrek ikasi dute bertan, baita munduko beste herrialde askotatik etorritakoak ere. 

1997an Ikaskomunitatea bihurtu zen eta horri esker ikastetxeko giro familiarra eta herrikoia dugu, herritarren eta gurasoen parte hartzea ezinbestekoa delarik. Komunitate osoaren helburu nagusia ikasle guztien arrakasta lortzea da. Horretarako ikasleak erdigunera ekarri nahi ditugu eta eskola sistema honetan familia, auzoa, udala eta eragile guztien garrantzia aitortzen dugu. Denok gara hezitzaile eta denok elkar laguntzen indartsuagoak gara.

Denborak aurrera egin ahala eskola handituz joan da eta hainbat hobekuntza izan ditu. 2009an Haur Hezkuntzako ikasleentzako eraikin berri bat sortu zen, baita gaur egun  ditugun patioak ere. Haur Hezkuntzakoa 2022an berritu zen, material naturalekin hornituz eta umeen joko librea sustatzeko asmoz.

2016an, eskolako familien borrokari esker, DBH etapa sortzea lortu zen; orduz gero Ikastetxe Publiko Integratu bat gara, gure ikasleei haien Derrigorrezko Hezkuntzako ibilibide osoa gure zentroan egiteko aukera eskainiz.

Pasaiako iIkastetxe publiko bakarra izanik, herriari irekia dagoen ikastetxea nahi dugu eta herrian errotutakoa. Euskaraz bizi diren ikasleak hezi nahi ditugu, XXI. mendeko erronkei kritikotasunez eta era parte-hartzailean aurre egiteko kapazak izango direnak. Herriak eskaintzen dituen parte-hartze esparruetan aktiboki parte hartzen duten ikasleak hezitzea dugu helburu: sortzaileak, berdintasunean eta errespetuan sinisten dutenak, hezkidetza zaintzen dutenak, jasangarritasuna kezkatzen dituenak, kritikoak eta autokritikoak. Ikasle guztien arrakasta akademikoa eta pertsonala nahi dugu.

Bideo hau 13-14 ikasturtean grabatu genuen, ikasle eta familien laguntzaz.