Orientazio Departamentuan gure ikasleen hezkuntza beharrei ahalik eta erantzunik egokia emateko lan egiten da. Mintegi honetan ikasketekin batera, ikasle bakoitzari bere ibilbide akademikoa zein pertsonala eratzen laguntzeaz eta aholkatzeaz arduratzen da.
Sail hau Orientatzaileak eta Pedagogia Terapeutikoko irakasleak osatzen dute. Ikasleekin jarduteaz gain, irakasleekin elkarlanean aritzen dira, baita etxekoekin eta eskolaz kanpoko beste erakundeekin ere.
Orientazioa hezkuntzaren berezko jarduera den gisan irakasle guztioi badagokigu ere, orientatzaileak, besteak beste, hainbat ekintza burutzen ditu:
- Ikasleriaren aniztasunari erantzuna eman.
- Ikasturtean zehar ikasleen prozesuaren jarraipena eta koordinazio lana egitea.
- Hezkuntza-Laguntza Berariazko Premiak dituzten ikasleen jarraipena eta koordinazioa osatu.
- Tutoreekin koordinatutako tutoretza plana garatu.
- Elkarbizitza sustatzeko ekimenak martxan jarri (Bizikasi).
- Etengabeko hobekuntza sustatu.
- DBH3 eta DBH4ko ikasleen orientazio akademiko-laborala landu, informatu eta aholkatu.
- Haur eta Nerabeen Eskubideen programa garatu.