SOLASALDI DIALOGIKOAK
Solasaldi dialogikoak irakurritako liburu klasiko baten inguruan pertsona talde batek egiten duen solasaldia da. Taldeak berak adosten du zer irakurri eta noiz elkartu. Hortik aurrera, norberak irakurri behar du denon artean aukeratutako testua.
NOLA EGIN
Testua edo liburua irakurri eta, edozein arrazoia dela eta, atentzioa ematen duten paragrafoak azpimarratu edo paper batean kopiatu, azpimarratze horren zergatia ere apuntatuz.
Solasaldi saioan, azpimarratutako zatia irakurtzen du partaide bakoitzak, kideei zati hori zein orrialdean dagoen adieraziz. Irakurri ondoren, zergatik aukeratu den azaltzen da, argudioak emanez.
Solasaldikideren batek esandakoari buruzko komentarioren bat egin nahi badu, egin dezake. Bestela, beste baten txanda izango da eta prozedura bera jarraituko du. Horrela, solasaldiaren egunean banan banako azalpenak emateko aukera izango du bakoitzak, azpimarratze horren zergatiak argudiatuz, betes batek esandakoari buruz iritzia emanez...
OINARRIZKO BALDINTZAK
- Hitzegiteko txanda errespetatzea: hitzegiteko txanda eskatu behar da. Partehartzeak laburrak izan behar dira beste partaideei hitzegiteko aukera emateko. Gutxi hitzegiten duten pertsonak edo partehartzea eskasa dutenak kontuan hartu behar dira bereziki. Partaidetza bultzatu behar da.
- Besteen iritzia errespetatzea: akordioetara iristea ez da beharrezkoa, testu berdina ikuspuntu desberdinetatik ulertu daiteke eta iritzi guztiak modu berdinean izan behar dira onartuak. Liburua bere osotasunean ulertzen dugu partaide guztien ekarpenak jaso ondoren.
LAS TERTULIAS EN LA ESCUELA
Eskolan hainbat mailetan lantzen ditugu solasaldi dialogikoak, baita geletako ama ordezkariekin ere.