Berrikuntzaren aldeko apustuan STEAM proiektua garatu dugu.

Proiektu honek Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikako diziplina-gaitasunak garatzen laguntzen du, baita zeharkako konpetentzia guztiak ere.

Ikastetxean, aurten, STEAM proiektua DBH 1-eko 5 arloetako programazioak (teknologia, plastika, biologia-geologia, ingelesa eta matematika) jarduera amankomunetan uztartuz egin dugu.