Teknologia berrien erabilera

Haurrek eta nerabeek teknologia berriak eskuratzeak gero eta kezka handiagoa sortzen die gurasoei eta hezitzaileei. Teknologia berriek harremanak eta informazioa eskuratzeko bideak aldatu ditu. Horrek aukera berri asko eskaintzen dizkigu, baina zenbait arrisku ere ekar litzake.


Adingabeek gehien erabiltzen dituzten gailu teknologikoak tabletak, mugikorrak, bideo-kontsolak eta ordenagailuak dira. Haurrak/nerabeak halako gailu bat eskuratzen duenean, garrantzitsua da erabiltzeko denbora muga batzuk zehaztea, ahal bada tresna hauek logelatik kanpo egotea, edukia gainbegiratzea, eta gauetan mugikorra edota ordenagailuaren erabilera ez baimentzea, atsedena bermatzeko.

Nerabeek (edo haurrek) mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida kontsultatzeko, sakatu hemen (egilea: Izarkom).

Bideo honetan, Emokik azaltzen digu zein den teknologiaren eragina eta informazio baliagarria eskaintzen digute.