EGUTEGIA

Matrikularen epe ofiziala: urtarrilaren 17tik 28ra. Data horietatik kanpo, matrikula berriak izapidetzeko aukera zabalik egongo da.

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
    • On-line: 2022ko urtarrilaren 17tik 28ra bitartean
    • Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian, 2022ko urtarrilaren 17tik 28ra bitartean
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2022ko otsailaren 15etik martxoaren 7ra
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2022ko martxoaren 8tik 15era
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2022ko martxoaren15era arte
  • Eskabidean atzera egitea: 2022ko martxoaren 15era arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2022ko martxoaren 22tik apirilaren 22ra
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2022ko martxoaren 29a
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2022ko apirilaren 22ra arte
  • Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2022ko irailaren 16ra arte

IKASTETXEA EZAGUTU

Aurten ezingo ditugu ikastetxea ezagutzeko bisitak antolatu, beraz gure Ikas Komunitatea ezagutu nahi baduzue, sortu dugun bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu. 

Era berean, eskolara deitu eta bilera pertsonal baterako hitzordua har dezakezue.